2019-20ko ehiza denboraldirako araudia eta eskaera-epea zabaldu dute Ultzaman

Amezti.eus 2019ko uzt. 26a, 09:41

Ultzamako Udalak hurrengo ehiza denboraldirako araudia argitaratu eta ehiztariek eskaerak egiteko epea zabaldu du. Ehiza modalitate guztietarako txartel bakarra egonen da ehiza-barruti horretan, baina ehiztariek Ultzamarekin duten harremanaren arabera prezio ezberdina izanen du txartelak.

Ultzaman erroldatuta dauden eta bertan bizi direnek 200 euroan jasoko dute txartela, eta berriz, 400 euro ordaindu beharko dituzte Ultzaman jaioak direnek, ultzamar batekin ezkonduta edo bikote harremanean daudenek, bertan bizi ez arren erroldatuak daudenek edo erroldatuak ez baina hiri-kontribuzioa Ultzaman ordaintzen dutenek.

Iazko denboraldian txartela izan zuten ehiztariek uztailaren 24tik aurrera egin dezakete denboraldi berriko txartelaren ordainketa, eta hurrengo hiru hilabeteetan pasatu Udaletik jasotzera. Iaz txartelik ez zuten ehiztariek ere uztailaren 24tik aurrera egin dezakete eskaera. Informazio guztia Ultzamako Udalaren araudian.