‘Encuentros’ zikloturisten martxa gure eskualdea zeharkatzen ari da

Amezti.eus 2019ko uzt. 23a, 11:46

300 ziklista baino gehiago ari dira gaur gure eskualdeko herriak zeharkatzen. Encuentros, estatu mailako zikloturisten martxa da Basaburua, Imotz, Odieta, Ultzama, eta Anuetik pasatzen ari dena.

Zikloturismoaren eta hirietako ziklismoaren aldeko martxa aldarrikatzailea uztailaren 20an hasi zuten Iruñean, eta han bertan bukatuko dute uztailaren 27an. Gure eskualdea zeharkatu duen etapa hau Zubirin bukatuko dute, Esteribarren.