Ultzamako Coworking gunean bulegoa eskatzeko epea zabalik

Amezti.eus 2019ko uzt. 4a, 09:22

Ultzamako Udalaren ‘Coworking’, lanerako espazio partekatuaren zerbitzuan izena emateko epea zabaldu dute. 

Uztailaren 31 arte izanen dute interesatuek izena emateko aukera, bete beharreko eskabidea aurkeztuz eta bertan eginen den jardueraren berri emanez. Udaletxeko hegoaldeko bigarren solairuan dago Coworking gunea. Informazio eta xehetasun guztiak Ultzamako Udalaren webgunean jarri dituzte.