Aurten bai, Ultzamako igerilekuko taberna zabalik

Amezti.eus 2019ko uzt. 2a, 10:06

Iazko hutsunearen ondoren, aurten bai, zabalik da Ultzamako igerilekuko taberna. Patricia Ros Liñerok kudeatuko du.

Ostalaritzan eskarmentua badu Patricia Ros Liñerok, Ultzamako Udal Boletinaren arabera.

Ostiral eta larunbatean afariak enkarguz eskaintzeko asmoa du. Horretarako, 618 03 07 06 telefonora deitu behar da aurretik.

Entsaladak, muskuiluak eta astean arrainaz eta haragiaz osatutako bi plater konbinatu eskaintzen ditu, ohiko diren mokadu, pintxo, izozki eta gozoez gain.