Nafarroako haur eskolen protestarekin bat egin du Ultzamako Xinbili Xanbalak

Amezti.eus 2019ko eka. 18a, 12:36

Nafarroako 0-3 urte bitarteko haur eskolak kalera atera dira gaur Haur Hezkuntzako lehen zikloan lan baldintza duinak aldarrikatzeko.  Ultzamako Xinbili Xanbala Haur Eskolako familia ia guztiek ere protestarekin bat egin dutela adierazi dute eskolatik.

 “Gaur egun gure haurren garapena banaka artatzea ezinezkoa egiten duen ratioari ‘Aski da!’ esaten diogu. Ratio honek langilearen prestakuntza pedagogikoa bere osotasunean abian jartzea eragozten du”, adierazi dute Nafarroako 0-3 Plataformak zabaldutako prentsa oharrean.  Hurrengo egunetan mobilizazio gehiago eginen dituztela ere ohartarazi dute.