Bisita gidatua eginen dute Parke Mikologikoan

Amezti.eus 2019ko eka. 10a, 12:52

Parke Mikologikoko Edurne Gerendiain Goñirekin hitz egin dugu Egun Eron. Asteazkenean bisita gidatua antolatu dute.

Habitat mikologikoak ezagutzera emateko bisita gidatua eginen dute asteazken arratsaldean. 16etan abiatuko dira Larraintzarko Zentro Zibikotik eta 20ak arte iraungo du.

Izena emateko, haien webgunean informazio guztia: https://www.parquemicologico.com/servicios-parque-micologico-1-junio-19-septiembre/?lang=eu

Zizak badaude, gainera, biltzeko aukera izanen dute bisita gidatuan parte hartzen dutenek. Momentuz, amanitak agertu direla esan digu Gerendiainek. Dena den, klima aldaketarengatik geroz eta gutxiago ateratzen direla ere esan digu.