Giro ederrean ospatu dute igandean Ultzamako X. Gaztanbera Eguna

Amezti.eus 2019ko eka. 10a, 11:10

Ekainaren 9an Larraintzarren egin dute aurtengo Ultzamako Gaztanbera eguna. Giro ederra izan zuten hurbildutakoek, eta gaztanbera nola egin ikasteaz gain ardiak jezten, ilea mozten edota forjatzen ere aritu ziren bertan. Eguneko argazkiak igo ditu Ultzamako Udalak bere Facebook kontura.