Larunbatean hasiko da Ultzamako igerilekuko sasoia

Amezti.eus 2019ko eka. 7a, 12:35

Udaren iritsierarekin batera, Larraintzarko igerilekuaren 2019ko sasoiari hasiera emanen diote larunbat honetan, ekainaren 8an.

Igerilekurako bonoak Ultzamako Udaleko bulegoetan egin daitezke ekainaren 4az geroztik, goizeko 9:30etatik 14:30etara bitartean. Prezioei dagokionez, Ultzaman erroldatua egoteagatik eta familiako bigarren eta hirugarren kide izateagatik deskontuak izanen dituzte erabiltzaileek. Bonoen prezio eta xehetasun guztiak, dena den, Ultzamako Udaleko webgunearen atal honetan kontsultatu daitezke.