Artilea biltzeko edukiontzia izan dute Ultzamako artzainek

Amezti.eus 2019ko mai. 17a, 10:37

Iraizotzeko poligonoko baskulan egon da hiru astez artile soberakinak botatzeko edukiontzi berezia. 500 ardi ingururen artilea bildu dute bertan, eta behin ontzia beteta Artaxoara eraman dute han deskargatzeko.

Garai batean lehengai preziatua bazen artilea, gaur egun arazo bilakatu da artzaientzat. Ardiei ilea moztu eta gero artile guzti horrekin zer egin ez dakitela gelditzen dira, eta gehienetan soluzioa erretzea izaten bada ere, Ultzamako basozainak azaltzen du mendian eta erreketan ere agertu direla azken urteetan artile soberakinak. Arazo horri irtenbidea emateko asmoz jarri dute aurten edukiontzi berezia. “Artzaiek eskertu dute edukiontzia jarri izana, lasaitasuna da beraientzat”, adierazi du.