Ultzamako igerilekuko taberna zerbitzurako lehiaketan izen emateko azken egunak

Amezti.eus 2019ko mai. 15a, 09:52
Ultzamako igerilekua

Aurtengo udarako Ultzamako udal igerilekuko taberna zerbitzuaren esleipenerako lehiaketa martxan du Udalak. Maiatzaren 24a izanen da eskaintzak aurkezteko azken eguna.

Tabernak uztail eta abuztu osoan egon beharko du martxan, eta gutxienez egunean zortzi orduko zerbitzua ematea eskatzen du Udalak. Esleipen-hartzaileak tabernaren ohiko zerbitzuez gain mantenu eta garbiketa lanak ere hartuko ditu bere gain. Trukean, 2.000 euro ordainduko dizkio udalak hilero.

Interesa dutenek udal bulegoetan memoria aurkeztu beharko dute egutegiaren, ordutegiaren eta emango liratekeen zerbitzuen proposamenarekin. Informazio guztia bandoan zabaldu du Udalak.