Peio Etxeberria gaur Larraintzarren arituko da berriro

Amezti.eus 2019ko mai. 9a, 18:14

Asteleheneko partida amaitu osteko irudia

Gaur arituko da Peio Etxenerria Larraintzarko jaialdiko estelarrean. Buruz buruko txapelketatik kanporatua izan zen astelehenean.

Elezkano II.ak kanporatu zuen zenoztarra asteleheneko partidan. Txapelketa ederra egiten ari zen Peio, hiru partida irabazita, baita Rezusta binakako txapelketako txapeldunari. Baina honen aurrelariaren aurka ezin izan zuen irabazi.

Behin txapelketa amaituta, beste jaialdi batzuk izanen ditu Peiok jokoa erakusteko. Gaur aukera ona izanen du, estelar bikaina jarri baitute: Peio Etxeberria eta Martija, Altuna III eta Tolosaren aurka, maila handiko pilotariak.

Baina aurretik beste partida bat izanen dute pilotazaleek: Mendizabal III eta Garmendia, Ugalde eta Untoriaren aurka. 22:00etan hasiko da jaialdia, eta sarrerak Larraintzarko pilotalekuan bertan erosten ahalko dira.