Pilotari berriak: Josu Eskirotz Redin

Amezti.eus 2019ko mai. 8a, 11:17
Josu bere etxean

Ama ultzamarra, Ezkabarten jaioa dugu Josu Eskirotz Redin 1998ko uztailaren 17an. Iaz debutatu zuen Labriten.

Ezkabarten, Makirriainen jaioa dugu Josu Eskirotz Redin 1998ko uztailaren 17an. Iaz debutatu zuen, maiatzaren 26an, Labriten. Bai eskuinez, bai ezkerrez, pilotari polita. Ezkerrez eskuinaz bezain ona da, hobea ez bada.

Eta hona ekarri dugu bere ama ultzamarra delakoz, arraiztarra hain zuzen, Galbarnekoa, Maruja Redin.

Ea aurrera egin eta pilotan arrastoa uzten duen. Ez diogu bertzerik desio.

Oharra: Guk Josu Eskirotz jarri dugu, baina toki guzietan Iosu Eskiroz dut ikusten; dirudienez horiek dira izen-deitura ofizialak pilota munduan. Barkatu okerra.