Administrazio laguntzaile lanetarako zerrenda osatuko da deialdiaren ondoren, eta honek bi froga izanen ditu. Lehenengoa test modukoa izanen da, erantzun okerrek ez dute punturik kenduko, eta 40 puntutik 20 atera beharko dira aprobatzeko. Bigarren froga praktikoa izanen da, udal dokumenturen bat idaztea, bando bat adibidez. Probekin 80 puntu gehitu daitezke gehienez, osotara; gainera, merituekin eta formazioarekin 100 puntu lortzera iristen ahal da.
Deialdian parte hartzeko beharrezkoa da langabezian izena ematea eta C1eko euskara maila izatea. Hizkuntza maila egiaztatzen duen titulorik ez duenak euskara mailako proba bat egin beharko du.
Deialdian parte hartzeko epea maiatzaren 10ean bukatzen da, 14:30ean.
Informazio guztia eta deialdiaren oinarriak Ultzamako Udalaren webgunean: http://ultzama.eus/atala/iragarki-taula/aldi-baterako-kontratazio-zerrenda-osatzeko-deialdia-administrazio-laguntzailea