Indar gogorrean dator Peio Etxeberria

Amezti.eus 2019ko mai. 2a, 10:43

Buruz-burukoan aritzeko sailkatu beharra izan zuen Etxeberriak. Eta erdietsi zuen Javier Zabala errioxarra mendean hartuta, aise, 22 eta 11 irabazi baitzion.

Eta txapelketan sarturik, garaipen handiak izan ditu orain artio:

Asier Agirre, iruindarra, 8an utzi zuen. Eta Bergarako atzelari handia, handietan handiena, Beñat Rezusta, berriz, 10ean.

Aurtengo izarra da, uste guziak gainditu dituena. Hala ere guk bagenuen konfiantza.

Indarra, ausardia eta pilotari sena ez du falta.

Aupa Etxeberria! Nork daki noraino iritsi litekeen! Hirekin gaudek!!!