Korrika

Korrikaren batzordea oso pozik gure eskualdean izan zen giroarekin

Amezti.eus 2019ko apirilaren 12a

Astelehenean pasatu zen korrika gure eskualdetik eta Mikel Oltza batzordeko kidearekin balantzea egin dugu Egun Ero irratsaioan.

Ordutegi polita egokitu zitzaion eskualdeari 21. Korrika honetan, 20:20 inguru horretan sartu zen Urritzatik, eta gauerdian alde egin zuen Imoztik Sakana aldera. Gainera, egun euritsua izan ondoren, arratsalde-gauerako atertzeari egin zion. Giro paregabea eta parte hartze handia izan zuen korrikak gure eskualdean.

Erlazionatuak