Interneteko banda zabalaren lanak hasi dira Ultzaman

Amezti.eus 2019ko mar. 29a, 12:41
Lizasotik Larraintzarrera bidean zuloa egiten hasi dira

Lizaso eta Larraintzarko udaletxe artean banda zabala sartzen hasi dira errepidean eta bi herrien arteko pistan.

Nasertic, Nafarroako Gobernuaren telekomunikazio enpresa publikoaren planaren lehenengo faseari dagozkio lanak. 2018an egitekoak ziren, baina 2019aren hasiera honetan hasi dira. helburua 2021ean Nafarroako herri guztiek banda zabala izatea da.

Lizaso eta Auza Larraintzarko udaletxearekin lotuko du sareak, eta hauek Arraizko Bentekin, N-121-A errepidean banda zabala jarria baitago jada. Iraizotz, Alkotz eta Arraitz ere saretuta geratuko lirateke honela.

Baina bigarren fasea izanen da zailena, Ultzamako herri guztiak, eta herrien barnean etxebizitza guztiak saretzearena. Nasertic-en partetik informazio gehiagoren zain dago Ultzamako Udala.