Berdintasuna helburu, antzezlana eginen dute Larraintzarko ikasleek

Esan Erran irratia 2019ko mar. 29a, 11:55

Generoaren inguruko eztabaidak izan dituzte azkenaldian Larraintzarko ikastetxean. Neskak eta mutilak ezberdintzen dituen gizartea aldatu eta berdintasuna lortzeko helburuz, gaur arratsaldean antzezlana aurkeztuko dute Larraintzarko bentan. Aurrerapen bat egin digute Esan Erran irratian.

Bideoak, publizitate iragarkiak... aztertu dituzte ikasleek, bertan ageri den genero desberdintasuna identifikatu eta berdintasunean oinarritutako gizartea nola izan beharko litzatekeen eztabaidatuz.

Ikastetxeko gainontzeko ikasleei eta Ultzamako biztanleei antzezlan bidez erakutsiko diete eskolan landutakoa, ikastetxean behinik behin, berdintasunerantz pausoak ematen ari direla erakutsiz.

Gaur arratsaldeko 19:00etan izanen da emankizuna Larraintzarko Bentan.

Erlazionatuak