Uriz Pi ahizpa nafarrak, hezkuntzan eta feminismoan aitzindariak

Amezti.eus 2019ko mar. 27a, 11:57

Úriz Pi ahizpa nafarren bizitza osatzen dute 'Pioneras' liburuan Manuel Martorell, Salomó Marquès eta Mª Carmen Agulló historialariek. Oso ezaguna ez bada ere, lan garrantzitsua egin zuten hezkuntzaren berrikuntzan, feminismoan eta borroka antifaxistan. Larraintzarko Bentan ikusgai dagoen erakusketan ezagutzen ahal da bihar arte. Horretaz guztiaz Jon Jimenezekin, txalapartako liburaren editorearekin, hitz egin dugu EgunEron.

'Pioneras: historia y compromiso de las hermanas Úriz Pi' liburuan ezagutzen ahal da ahizpa nafar hauen garrantzia. Larraintzarren aurkeztu zuten martxoaren 15ean eta geroztik haiei buruzko erakusketa bat da ikusgai. Estatu osoan eta baita Hanburgon ere ibili da erakusketa, eta bihar arte zabalik da Larraintzarko Bentan. Úriz Pi ahizpek, Montesori pedagogoarekin ikasitakoak, hezkuntza sistema modernizatu zuten errepublika garaian, eta hezkuntza ministroaren dimisioa eragitera iritsi ziren. Gerra Zibilan errepublikar gobernuko kargu garrantzitsuak izan zituzten eta Frantziara ihes egin ondoren, nazien aurkako erresistentzian parte hartu zuten. Azkenik Alemaniako ekialdera alde egin behar izan zuten eta bertan hil ziren Nafarrora itzuli ezinik.