Proactiva Open Arms GKEarendako dirua biltzen

Amezti.eus 2019ko mar. 25a, 12:10

Lorea Basterretxea iraizoztar gaztea errefuxiatuak Mediterraneoan laguntzen dituen Proactiva Open Arms GKErendako dirua biltzen ari da. Berarekin mintzatu gara EgunEro irratsaioan.

Urtebetetzea izan zuen martxoaren 22an eta opari bat eskatu ordez Proactiva Open Arms Gobernuz Kanpoko Erakunderako dirua biltzen hasi zen. Facebooken bitartez jasotzen du dirua eta apirilaren 30a arte jarri du epea. Proactiva Open Arms mediterranoan barna bidaiatzen duten errefuxiatuak laguntzen ditu eta 55.000 pertsona baino gehiago erreskatatu ditu.