Ultzamako hainbat lagunekin rock musika taldea izan zuen aspaldi Iñaki Larraiozek, eta Frantzian eman duen egonaldiaren ostean, etxean jo eta abesten zituen doinuei letra jarri die Iñigo Astitzen laguntzaz, eta Berako estudioetan grabatu du bere lehenbiziko diska.
Korrika kulturalaren egitarauaren barnean izanen du gaur arratsaldeko aurkezpena Iñakik, arratsaldeko 19:00etan Larraintzarko bentan.
Zazpi kanta ditu diskak, horiek aurkeztuko ditu arratsaldean beste bertsio batekin lagundurik.