Ostiralean Itsasoko elkartean bertso saioa izan zen. Saio polita izan zen, oso
giro onaz lagundurik. Ondoren afari bikaina prestatu zuten itsasoarrek 60 bat
lagunendako.
Igandean, berriz, Gartzarongo elkartean Dani Martirenak "Cosimoren katiuskak"
ipuina kontatu zuen ilustrazio originalez lagunduta. Ondoren haurrek
kollageak egin zituzten eta gero txokolate beroa jan.