Andoni Gaskuek eta Peio Etxeberriak jokatuko dute asteartean Larraintzarren

Amezti.eus 2019ko mar. 15a, 14:18

Jaialdi handia izanen da Ultzamako bizilagunentzat. Larraintzarko Andoni Gaskuek profesionalekin jokatuko du lehenengo partida, eta bigarrenean Peio Etxeberria zenoztarra arituko da

Dena den, Peio Etxeberriak partida zinez garrantzitsua izanen du bihar Iruñeko Labrit pilotalekuan. Promozio mailako finalerako txartela izanen du jokoan jada sailkatuak diren Agirre eta Salaverriren aurka. 

Aurreko partida puntu bakarraren aldearekin galdu zuten Peiok eta Garmendiak, eta honakoan ezin dute hutsik egin. Partida irabaziz gero, finala martxoaren 31an izanen dute asteburu honetako bikote beraren aurka.

Beste alde batetik, Andoni Gaskue profesionaletarako bidea urratzen ari da. Azkenaldian Aspe enpresaren aginduetara entrenatzen ari da, eta bigarren partida izanen du hau pilotari profesionalekin. 19 urteko Larraintzarko mutilaren dohaiak ikusteko aukera izanen dugu asteartean bere herrian bertan.

17:00etan hasiko da jaialdia, eta sarrerak internet bidez eros daitezke Entradas Frontón webgunean, edo telefonoz 661-259-009 telefonora deituz (Olaia)