Martxoak 8rako ekitaldien baitan, “Pioneras” liburuaren aurkezpena izanen dugu gaur. Pedagogian eta gizartean iraultza egiten aritu ziren Pepita eta Elisa Uriz Pi ahizpa nafarrak, XX.mendean. Pedogogia berritzaileak eta haurren eta emakumeen eskubideen defentsan jardun zuten. Frankismotik ihesi, borroka antifaxistan garrantzitsuak izan ziren Frantzian, baita aldarrikapen feministetan ere.
Eta gaurtik aurrera Uriz Pi ahizpen inguruko erakusketa ikusgai izanen da Larrintzarko bentan bertan.