2019/03/15 19:00

Aurkezpenak

'Pioneras' liburuaren aurkezpena

'Pioneras' liburuaren aurkezpena
Larraintzarko Bentan, Ultzama

Martxoak 8rako ekitaldien baitan, eta bere egileetako bat den Manuel Martorrellen eskutik, “Pioneras” liburuaren aurkezpena egingo dugu. Pedagogian eta gizartean iraultza egiten aritu ziren Pepita eta Elisa Uriz Pi ahizpa nafarrak, XX.mendean. Pedogogia berritzaileak eta haurren eta emakumeen eskubideen defentsan jardun zuten. Frankismotik ihesi, borroka antifaxistan garrantzitsuak izan ziren Frantzian, baita aldarrikapen feministetan ere.