M8, Greba Feminista

Emakumeen grebak Ultzamaldea geldiarazi du

Amezti.eus 2019ko mar. 8a, 15:10

Goizean Basaburuan eta Ultzaman izan diren ekimenen laburpenarekin bideo bat egin dugu

Goizean goiz elkartu dira eskualdeko emakumeak Jauntsaratsen eta Larraintzarren. Basaburuan herriz herri abiatu dira karrekalejiran, eta mosaikoa irudikatu ondoren kontzentrazioa egin dute Oihanzabal ikastetxearen aurrean.

Larraintzarren murl margoketarekin hasi dira, eta eguerdian elkarretaratzea egin ondoren zineforuma izan dute.

Bazkaldu ondoren Iruñera doaz guztiak Nafarroa mailako manifestaziora.