“Ezinbesteko zaigu gaur garena balioan jartzea izan nahi duguna erabakitzeko”

Esan Erran irratia 2019ko mar. 6a, 10:38

Bi artzain familiatik sortu zen Arruazun Aritz Ganboa de Miguel. Aitaren familia Arruazukoa bertakoa (Sakana), eta amarena Izabakoa (Erronkari). Izabako birraitona, Doroteo de Miguel eta Arruazuko osaba, Joxe Mari Ganboa artzain izan ziren, eta ofizioaz gain, hizkuntza ere komunean zuten, Doroteo izan baitzen erronkarierazko azken hiztunetako bat.

Jada grabatzen hasi diren ‘Bideak’ dokumentalean bi herri horiek lasterka elkartuko ditu Aritzek; artzaintza, zein lurrarekin, gure ondarearekin, harremana duten ofizio eta bizimoduak balioan jarri nahi ditu. Horretarako ‘Muxu estudio’ko Xabier Unanua irurtzundarra izanen du zuzendari.