Otsailaren 15ean profesionalen pilota partida Larraintzarren

Amezti.eus 2019ko ots. 6a, 12:04

Promozio mailako binakako txapelketan Peio Etxeberria zenoztarra arituko da, eta ondoren maila nagusiko txapelketako partida izanen da

Otsailaren 15ean gaueko 22:00etan hasiko da jaialdia Larraintzarko pilotalekuan. Bi partida izanen ditugu, lehenengoan Peio Etxeberria eta garmendia Alberdi eta Erasunen aurka arituko dira promozio mailako binakako txapelketan.

Bigarren partidan, maila nagusiko txapelketari dagokiona, Urrutikoetxea eta Aretxabaleta Irribarria eta Zabaletaren aurka arituko dira.

Sarreren salmenta internet bidez entradasfronton.com helbidean edo 661259009 telefonora deituz (Olaia)