231 kirolari Silbestre Deuna lasterketan

Amezti.eus 2019ko urt. 14a, 13:31

Hemen dituzue abenduaren 31an izandako Silbestre Deuna lasterketaren sailkapenak eta argazki galeria

Urteroko ohiturari eutsiz, Ultzamako 26. Silbestre Deuna lasterketa jokatu zen abenduaren 31an Lizason. Giro hotza, baina lehorra, joan zen urteko euritearekin konparatuz, ezin ederragoa!

Osotara 231 izan ziren lasterketetan parte hartu zutenak. Pluralean diogu, ez baitzen bakarra izan. Lehenbizi haurren lasterketak izan ziren, adinak gora egin ahala, distantziak ere gora egiten zuen, Lizaso herrian barna bueltak emanez.

Helduen mailan bi lasterketa izan ziren, 4 kilometrokoa bat eta 8koa bestea, 4ko ibilbideari bi itzuli emanez. Parte-hartze polita izan zen hemen ere, eta esan beharra dago, antolakuntzari ezinezkoa egin zitzaiola dortsal batzuk apuntatzea, zaila baitzen ikusten.

Hauek dira sailkapenak: 

 

6-8 urte

1.Unai Uhiza

2.Uxue Iturralde

3.Jon Jubera


8-9 urte

1.Aimar Etxeberria

2.Eneko Rekalde

3.Xabier Jubera


10-11 urte

1.Ainhoa Latasa

2.Diego Castillo

3.Ibai Latasa


12-15 urte

1.Andoni Sarasibar

2.Andoni Aizkorbe

3.Amaia Mariñelarena

 

4km emakumezkoak

1.Maria Iraizoz

2.Ainhoa Iraizoz

3.Lucia Oskoz

 

4km gizonezkoak

1.Francisco Colon

2.Beñat Astrain

3.Hodei Urriza


8km emakumezkoak

1.Nahia Etxetxikia

2.Ainhoa Ziriza

3.Ainhoa Gelbenzu

 

8km gizonezkoak

1.Unai Espinal

2.Ibai Larregi

3.Ricardo Ariztegi