Abendu mugitua izan dute Urritzola-Galaingo elkartean

Amezti.eus 2019ko urt. 4a, 11:44

Urritzola-Galaingo 'Herrikutxa' elkartean bi ekitaldi izan dituzte abenduan. Bazkideen eguna ospatu zuten abenduaren 8an, eta eguberri saskiaren zozketa abenduaren 23an.

Herrikutxa”-n bazkideen eguna.

Ohikoa den bezala, “Herrikutxa” elkarteko bazkideen eguna Abenduaren 8an ospatu zen.

Eguna 13’00etan hildako bazkideen omenez egindako mezarekin hasi zen. Ondoren bermuta hartu eta elkartean egin zen bazkariarekin jarraitu zuen. Ia herri guztiak parte hartu zuen. Lehenik, agertu ziren 17 umeentzat haur menua eskeini zen eta ondoren izena eman zuten 47 helduentzat bazkari bapoa.

Bazkalondoa eta arratsaldea “Edu” akordeolariak girotu zituen, dantzan eta kantuan une goxoak pasatuz.

 

Herrikutxa” elkarteko eguberri saskien zozketa

Abenduaren 23 igandean, eguerdiko 12etan urteroko “herrikutxa” elkarteko eguberri saskien zozketa ospatu zen. Ohikoa bihurtu den bezala, agertu zirenentzat txistorra eta gaztain erreak egon ziren. Aurtengo saridunak Maria Lopez eta Jaione Eugi izan ziren. Zorionak.

Iñaki Ezkurrak bidali digu informazioa