Presoekin elkartasun egunak eskualdean

Amezti.eus 2018ko abe. 31a, 09:18

2018ko urte amaiera eta hurrengoaren hasiera euskal preso politikoekiko elkartasunean jorratuko dituzte eskualdean. Hatortxu Rock jaialdian laguntzen aritu ziren batzuk, eta urtarrilaren 12ko manifestaziorako deialdia eginez beste batzuk.

Joan zen asteburuan, larunbata eta igandez mobilizatu egin zen eskualdea. Larunbatean auto-karabana egin zuten dozena bat autok. Urtarrilaren 12an Bilbon eta Baionan eginen diren manifestaziorako deia egin zuten herriz herri. Izan ere, eskualdean autobus bat beteko dute Bilbora joateko, Larraintzarko eskolatik abiatuko da eguerdiko 14:30ean, Jauntsarasko eskolan geldialdia eginen du 14:45ean, eta Urritzako bentan 15:00etan. Manifetazioaren ondoren itzuliko da autobusa.

Bestetik, larunbatean ere ospatutako Hatortxu Rock elkartasun jaialdian boluntario lanak egin zituzten hainbat bizilagunek. Talderik handiena igandean joan zen Atarrabiara, jaialdiaren ondorengo garbiketa lanak egitera. Labasoko Josu Santxo urteroko kolaboratzailea zen, eta omenaldi xume bat egiteko probestu zuten bere lagunek.