Urtea lasterka amaitzeko zita Lizason

Amezti.eus 2018ko abe. 27a, 12:10

Ultzamako XXVI. Silbestre deuna lasterketa izanen da aurtengoa. Ohi bezala, Lizason izanen da abenduaren 31an 17:30etatik aurrera

Hainbat distantziatako lasterketak izanen dira Lizason. Lehenengoa 17:30ean hasiko da eta 6-7 urteko haurrak arituko dira 200 metroko zirkuitoan. Haurren kategorietako beste hiru lasterketa egonen dira, eta ondoren emanen zaio hasiera helduen txandari. Bi ibilbide izanen ditu, 4 kilometrokoa bat eta 8koa bestea.

Izen ematea lasterketa baino lehen egin beharko da, eta kamiseta bat opari izanen dute parte hartzaile guztiek.