3-4 adin tartean hutsune bat zeukatela ikusirik, ikastaro berri bat antolatu zuten iaz, "Musika mugimenduan" tailerra. Pasa den urteko esperientziaren arrakasta ikusirik, tailerra berriro ere eskaintzea erabaki dute. Bertan, adin hauetako haurrei egokitutako musika bizipena eskaini eta era berean, aurretik hasitako lanari jarraipena emateko helburua dute. 45 minutuko iraupeneko 6 saio izango dira, urtarrilaren 11, 18, 25 eta otsailaren 1, 8, 15ean, Larraintzarko Bentan. Ikastaroa osorik 20 euroren truke eskaintzen da eta 2015ean jaiotako haurrek ematen ahal dute izena. Momentuz 7 haur arituko dira.
Bestalde, “Musikari Txikien” tailerran guraso eta haurren arteko harremana oinarritzat hartuz eta musikak egindako ekarpenen bitartez, haurren heziketarako gehigarri diren baloreak erakustea da helburua. 3 urterainoko haur eta beren gurasoendako eskainia dago. 4 saio izango dira, otsailaren 8, 15, 22an eta martxoaren 1ean, Larraintzarko Bentan. Prezioa: 30 euro guztira (4 saioak + audio-letra materiala). 6 haurrek eman dute izena, eta epea zabalik jarraitzen du.
Bi ikastaroak euskaraz eskainiko dira. Garazi Erbiti, Klaudia Oyarzun eta Unai Artola dira Haur Hezkuntzan lanean diharduten profesionalak. Adin tarte desberdinetan esperientzia zabala dute.