Iraizozko ostatua ireki dute, berritua

Amezti.eus 2018ko abe. 22a, 18:06

3 hilabete inguru iraun dute lanak eta asteburu honetan ireki dute berriro. Ostalari berria Gastón Suarez da, eta herri guztiarendako otamena eman zuen.

Sukaldea eta lehioak berritu dituzte, besteak beste, eta behetian ostatuaz konpontzeaz gain, ostalariarendako etxebizitzan ere lanak egin dituzte. Duela urte batzuk sabaia berritu zuten eta oraingoan zegoen bezala utzi dute, herriaren zerbitzurako izaten jarraituko du.

Ostalari berria Gastón Suárez da, argentinatik duela 10 urte baino gehiago etorri zen Iraizotzera, Ultzamatik Argentinara emigratutakoen iloba da.