Liburutegiko gabonetako ordutegia

Amezti.eus 2018ko abe. 5a, 10:40

Larraintzarko liburutegiak itxi egingo du gabonetako zenbait egunetan. Konstituzio zubia hartuko du eta gero gabonetatik errege eguna igaro arte itxita egonen da

Zehazki, abenduaren 6 eta 7an itxita egonen da. Eta abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, bi egun horiek barne.

Beraz, urtarrilaren 8an irekiko ditu ateak berriz ere.