Onddoaren eguna, onddorik gabe?
Azaroaren 3an eta 4an izango da festa, Ultzaman. Bisita gidatuak, Mico-bermuta, ludoteka, sari banaketa eta zizak biltzeko zakutoak egiteko tailerak izanen dira, besteak beste. Dena den, ohi bezala, onddo azoka da garrantzitsuena. Zer esanik ez aurten, onddoak atzeratzen ari direla, eta momentuz gutxi atera direla. "Egun gutxitan egin du euria, eta egin duenean, uste zena baino askoz gutxiago. Orain hasi gara hezetasuna nabiaritzen", azaldu digu Amaia Esparza Iraizoz, Parke mikologikoaren arduradunetako bat.
Hezetasuna berreskuratzen ari den honetan, kezka bestelakoa da: hotza. Denboraldia arriskuan egon daiteke, Esparza baikorra da, hala ere: "izotza sortzen bada, ziza motak aldatuko dira. Sekulako hotzarekin, denboraldia arriskuan egon daiteke, baina dena den espezie batzuk hotza jasaten dute, tronpetek, adibidez, beraz lasai egon gaitezke".
Hain zuzen ere, azkeneko astean gora egin du Parke Mikologikoko arduradunek egindako laginketetan agertu den onddo kopuruak.
Onddoen egoera jakiteko: