Coworking espazioa sortzeko lanak hasi dira

Amezti.eus 2018ko urr. 18a, 09:51

Behin ordenantza onartuta, hasi dira lanak Ultzamako udaletxeko hegoaldeko eraikinean. Espazioa eskatzeko epea ez da oraindik ireki, baina laster eginen du Ultzamako Udalak.

Coworkinga, ogibide ezberdineko langileek partekatzen duten bulegoei deitzen zaie. Batez ere autonomoendako pentsatuta dago, internet, argindarra, materiala... partekatzen, hainbat gastu aurrezteko.

Eraikineko bigarren solairuan bi bulego, bilera gela bat, komuna eta beste gela bat eraikitzen ari dira.

Partekatutako lan espazio hau erabiltzeko 50 euro ordaindu beharko da hilean, eta argindarra, garbiketa eta mantentze lanak sartzen dira prezio horretan. Kontratua 6 hilabetekoa da, eta gehienez 4 urtez hartzen ahal da maileguan. Hala ere, beste eskakizunik egongo ez balitz, kontratua berritzeko aukera egonen da.

Irakurri hemen ordenantza osorik.