Orgi basoan aurkeztu dute Nafarroako udazkeneko turismo kanpaina

Amezti.eus 2018ko urr. 8a, 09:34

Manu Ayerdi, Nafarroako lehendakariordea izan genuen Ultzaman, eta udazkenerako turismo kanpainako proposamenak azaldu zituen. Basoek eta mahastiek izanen dute protagonismoa, tartean Ultzamako parke mikologikoa eta Orgi basoa.

Ultzamako Baserri Eskolak hartu du Orgi basoaren kudeaketa, eta pony edo zaldi gainean bisita gidatuak eskaintzen ditu Lizasoko "Doble A" hipika zentroarekin elkarlanean.

Bestalde, Ultzamako parke mikologikoak ere denboraldi berria martxan jarri du. Ultzamako udaletxean dute informazio zentroa, bertan zizak jasotzeko baimena eskatzeko. Bisita gidatuak ere eskaintzen dituzte udazken osoan, hauek dira datak: Urriaren 12, 20 eta 28an eta azaroaren 1, 3 eta 10ean. Bestalde, aurtengo onddoaren eguna azaroaren 2 eta 3an izanen da.