Ingurumenaren zaintzaz kezkatuta zeuden Kontzejuko hainbat kidek, eta mankomunitateari deitu zioten, herrietan puntu berdea jartzeko asmorik ba al zegoen galdetzeko. Ezetza jaso zutenean, proiektua eurek bultzatzea erabaki zuten. Horrela azaldu digu Elena Tornerok, Gerendiaingo Kontzejuko idazkariak:
"Bada, biztanle guztien artean kudeatzen dugu. Esate baterako, oraintxe, txat taldearen kide batek esan du hurrengo astean Iruñeara joan behar duela, eta berak eramango duela olioa hango puntu berdera. Gero bidoia bere lekura itzuliko du eta bi ontzi ditugunez, badaukagu bitartean olioa non bota. Eta hori da helburua, guztion artean moldatzea".
Eta etsiaraziko dituen ezer ez dago, uztailaren 7an jarri zituzten ontziak, eta 16rako desagertu egin ziren. Kaxa pisutsuago bat egin zuten, eta berriro ipini zituzten uztailaren 24ean. Bi hilabete eskas daramate, beraz, proiektuarekin, baina erantzuna ikaragarria izan dela dio Tornerok:
"Lehenengo egunetik hasi ziren bidoiak betetzen. Askok eskertzen dute aldioro Iruñeara joan ez izan beharra. Beste askok ziur aski ez zuten birziklatuko orain arte. Honekin asko errezten duzu, aukera hori ikusten dute, herrian bertan botatzea besterik ez dutela, asko animatu dira".
Horregatik, gainontzeko herri eta bailarak animatzen ditu, antzeko ekimena aurrera eraman dezaten.
**Elkerrizketa osoa hurrengo Pulunpean