Iruña-Pamplona eta Oiasso-Irun elkartzen zituen galtzada honek, Aranzadiren ikerketen arabera, Belate zeharkatzen zuen eta bertan zundaketa arkeologiko batzuk egin nahi dituzte “Bentaxar” inguruan.
Zundaketa hauek eskuz egiten dira, laguntza mekanikoarekin, metro bateko zabalera eta zazpiko luzera duen zanja batzuk egiten dira lurraren estratigrafia aztertzeko eta ondoren atera den lur berarekin estaltzen da lurzorua lehen zegoen bezala utziz.
Lan horiek auzolanean egin nahi dituzte, horregatik, Ultzamako Udalak biztanleria animatzen du larunbat honetan hasiko diren zundaketetan parte hartzeko.
Goizeko 9:00etan Belateko bideko merenderotik abiatuko dira. Norberak bere eskularruak eta gosaria eraman behar ditu.
Informazio gehiago: komunikazioa@ultzama.es - 948305115