Giro ederrean ospatu zen Ultzamako mendi triatloia [SAILKAPENAK eta ARGAZKI GALERIA]

Amezti.eus 2018ko abu. 16a, 09:29

Atzo, amabirjinaren egunarekin kointzidituz ospatu zen Ultzamako mendi triatloiaren 21. ekitaldia. Partehartzea nabarmen handiagoa izan zen distantzia luzean laburrean baino, gehienak federatuak. Ultzamar gutxi aritu ziren. Idoia Eraso eta Alejandro Pareja izan ziren irabazleak lasterketa luzean, eta Marina Tiscar eta Mikel Iribarren distantzia laburrean.

Hemen sailkapenak:

Lasterketa luzea

Lasterketa laburra

 

Goizeko 11etan hasi ziren lasterketa luzeko kirolariak Leurtzako urtegietan 500 metro igeri eginez. Uretatik atera eta bizikleta hartu zuten Larraintzarrerako bidean, hasierako malda gogorrak aurretik zituztela. Jeitsiera tekniko eta azkar baten ondotik Larraintzarra iritsi eta 2,5 kilometro egin behar zuten korrika, Larraintzarko herrira igoz.

Alejandro Pareja izan zen lehenengoa Larraintzarko frontoiko helmugara iristen, eta bere atzetik iritsi zen Martin Iraizoz. Ohikoa den beste kirolari bat, David Latasa izan zen hirugarrena helmugan. Mikel Berasain auzarra 17. izan zen Emakumeetan Idoia Eraso izan zen azkarrena, baina gertu izan zuen Maria Gomez. Hirugarren Elisa Ester izan zen. Bere ondotik iritsi zen Lucia Oscoz arraiztarra.

Lasterketa laburrean, igeriketan 200 metro baino ez zituena, 15 kirolari aritu ziren, beste urteetan baino gutxixeago. Dena den, giroa ederra zen, eta lasterkarien arteko harreman sanoa nagusitu zen. 3 emakume aritu ziren, eta Marina Tiscar izan zen azkarrena. Silvia Roncal izan zen bigarren eta Teresa Pascual hirugarren. Mutiletan Mikel Iribarren izan zen aurrena, bigarren urtez jarraian. Bigarren Auzako Joseba Berasain izan zen, eta Haritz Beloki hirugarren.

Lasterketa amaituta ohiko luntxa izan zuten Larraintzarko igerilekuan, eta sari banaketa egin zuten.

Antolatzaileek babesle eta laguntzaileen garrantzia nabarmendu digute, eta batez ere Fran Tuferreta, Zerbitzu sozialetako langileak, Behikoa harategia, Apeztegiberriko denda eta gainontzeko boluntarioen lana eskertu nahi dute.

Erlazionatuak