Alberto Agirrek irabazi zuen Lizasoko Postres Ultzama 2018 golf txapelketa

Amezti.eus 2018ko abu. 7a, 13:44

Nafarroako Pitch&Putt golf txapelketarik zaharrena da Lizason jokatzen dena, 15 urte bete baititu aurten. Igandeko Postres Ultzama txapelketan 38 lagun aritu ziren, eta guztien artean Alberto Agirre izan zen txapelduna.

Irati Gerendiain lizasoarra txapeldun izan zen bere kategorian

Maila guztiak kontuan hartuta, hauek izan ziren maila bakoitzeko txapeldunak: Iosi Casajus, Santiago Lacalle, Alberto Lezaun, Ignacio Goikoetxea eta Irati Gerendiain.

Bestalde, Pedro Narvaiz eta Javier Altadill onenak izan ziren 2,5 eta 11,5 zuloetako hasierako kolpeetan onenak.