"Irakurri, gozatu eta oparitu" egitasmoaren bigarren zozketa maiatza bukaeran

Asier Sarasua 2018ko maiatzaren 28a

Marc Olagüe, Gerendiango semea, izan da apirileko zozketaren irabazlea, 39 lagunen artean, eta 30 euroko txekea erabili dezake liburudendan euskarazko liburuak erosteko.

Sylvia Dupuis-en "Hamar oilo gara" irakurri zuen, izan ere, horretan datza "Irakurri, gozatu eta oparitu" egitasmoak: euskarazko liburu bat Ultzamako liburutegian hartuz gero, fitxa bat bete eta liburu bat erosteko %35eko deskontua jasotzeaz gain, zozketan parte hartu dezakezu.

Maiatzaren 31an bukatzen da egitasmoa, eta orduan egingo dute bigarren zozketa, beraz, animatu zaitezte!