Nekane Garmendia: tarota, autoezagutzarako erreminta

Amezti.eus

Ordiziar odietartua da Nekane Garmendia, duela 17 urtetik bizi baita Gelbentzuko apaizetxean, Odietan. Nafarroara duela 30 urte iritsi zen, eta Iruñean ez ezik, beste hamaika txokotan ere bizi izan da: Deikaztelun, Eritze Itzan, Zilbetin... duela hamarkadetatik, tarotaren eta reikiaren munduan guztiz murgilduta dago, hainbat formazio jaso ditu alor horietan eta Gelbentzuko etxean eskaintzen ditu tarot eta reiki zerbitzuak.