Iruñeko Sanferminetarako autobus zerbitzu berezia izanen da Ultzaman

Amezti.eus 2025ko uzt. 4a, 11:44

Urtero bezala, Iruñeko Sanferminetarako autobus zerbitzu berezia eskainiko dute Ultzaman eta Odietan. Uztailaren 6tik 15era izanen dira linea bereziak, La Pamplonesa konpainiarekin. Ultzamako eta Odietako ohiko geldialdiak eginen dituzte autobusek, baina maiztasun handiagoarekin. Hemen kontsultatu daitezke ordutegiak. 

Herritarrak autoa hartu beharrean festa egunetan garraio publikoa erabiltzera animatu nahi ditu Ultzamako udalak, eta horregatik jartzen dute urtero Iruñeko Sanferminetarako autobus zerbitzu berezia. Aurtengoan Odietako, Ultzamako eta Olaibarko udalen babesarekin jarri dute abian zerbitzua.