Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek Euskal Herriko herri txikiak bisitatzen dituzte telebistako saioan, eta Odietari egokitu zaio oraingoan. Telebistan emititu baino lehen, herritarrentzat proiekzio irekia egiten dute, saioko gidarien bakarrizketarekin eta Sebastian Lizasoren bertsoekin lagunduta.
Marxoaren 13an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30ean izanen da herritarrentzako proiekzioa. Hasiera batean, Anotzibarko plazan egitea da asmoa, baina eguraldi txarra eginen balu, Ultzamako Frontoian eginen dute. 18 urtetik gorakoendako da ekitaldia.