Energia komunitateen inguruko mahai ingurua, ostiralean Erripan

Amezti.eus 2025ko ots. 13a, 11:00

Ostiralean, otsailaren 14an, energia komunitateen inguruko mahai inguru informatiboa eginen dute Odietako udaletxean, Erripan. Gurutze Santxo odietarra aritu da antolakuntzan, eta xehetasunak eman dizkigu gaurko irratsaioan. Erronkariko eta Araizko esperientziak etorriko dira haien ibilbidea kontatzera. 19:00etatik aurrera izanen da ekimena.

Erlazionatuak