Iñigo Ibarra idazle odietarrak liburu berri bat kaleratuko du datozen asteetan, Harrikolore, eta egileari elkarrizketa egin diogu gaurko saioan. 10 eta 12 urteko gaztetxoei zuzendutako abentura liburua da, eta jolasa planteatzeaz gain, hizkuntza gutxituen eta beste hainbat gairen inguruko hausnarketa ere bultzatuko du. Inprentara bidali berri dago lana, eta, beraz, datozen asteetan esku artean izatea espero du Ibarrak. Irati Merino Petralandak egin ditu irudiak.