Anotzibarko Haizea Astrain, Goazen telesailaren denboraldi berrian

Amezti.eus 2023ko urr. 30a, 11:00

Haizea Astrain gazte odietarra arte dramatikoko ikasketak egiten ari da Madrilen, baina tartea hartu du Euskal Herrira etorri eta ETB1eko Goazen telesaileko denboraldi berriaren grabaketetan parte hartzeko. Learen pertsonaia interpretatzen du gazteak telesailean. Denboraldi berriaz, kameren atzeko esperientziaz eta, oro har, bere bizipenez aritu gara Egun Ero irratsaiorako egin diogun elkarrizketan. Aukera ederra izan dela adierazi digu, eta asko ikasi duela.