2023/10/07 12:00

Bertso saioa

Bertso saio musikatua, Santurbeko baselizan

Bertso saio musikatua, Santurbeko baselizan
Santurbeko baseliza, Odieta

Esan Erran Irratiaren 25. urteurrena dela eta, punta-puntako bertso saio musikatua izanen da larunbatean, Gaskueko Santurbe baselizan (Odieta). Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto bertsolariak ariko dira kantuan, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariek lagunduta. Gai jartzen, Iñigo Ibarra odietarra ariko da. Eguerdiko 12:00etan izanen da ekimena, baselizaren atariko belatsoan. Pintxoak eta edari freskoak salgai egonen dira.