Mixturas 2023 da In Tempore Abesbatza Coro & Ensemblek proposatzen duen kontzertua eta konpositore garaikide handien obren mugimenduen sorta bat biltzen du; haien webgunean deskribatzen dutenez: "Abangoardiako musika, maila artistikoan nahiz kontzeptualean, tradizio klasikoa eta tonala, musika zinematografikoa eta nazioarteko folklorearen sonoritateak, harmoniak eta erritmoak nahasten dituena".
Testuei dagokionez: "Bizitzeko, justiziarako, elkarrenganako errespeturako eta gizarte guztiz teknifikatu eta indibidualista bati eragiten dioten gaitz handietatik askatzeko grina bizian murgilduko gara".
In Tempore Abesbatzak eta emanaldi orotan laguntzen duen Ensembleak 35 abeslarik eta bederatzi musikarik osatuko dute kontzertu honetan. Gainera, ikuskizun honek ikus-entzunezko sorkuntzak ditu ezaugarri; izan ere, IkusArte-k sortutako proiekzioak, bideoak eta argi jokoak ere txertatzen dituzte musika-proposamen orotan.
Carlos Etxeberria da abesbatzaren eta Mixturas 2023 ikuskizun honen zuzendaria, Santurben eskainiko dute, irailaren 24an igandean, 12:00etan.